gradu ehundar
- 1. Mat.
Geometrian, angeluak neurtzeko unitatea. Zirkunferentzia zatitzen den 400 zati berdinetako bakoitzari gradu ehundar bat dagokio. Sinboloa gon bada ere, goi-indize moduan idatzitako g ikurraz ere adierazi ohi da (adibidez, 35 gon edo 35g). Gradu ehundar batek 100 minutu ehundar ditu, eta minutu ehundar batek 100 segundo ehundar ditu.